Bulgaria inquinans

Herri izena

  • Euskeraz: Mukibotoi beltza
  • Gazteleraz: Bulgaria tiznada

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Bulgaria
  • Espeziea: inquinans
  • Egilea: (Pers.) Fr. 1822
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea edo hanka motzekoa, egurrari zuzenean itsatsita, 1-4 cm-ko Ø eta 1-2 cm-ko altuera, ziba edo botoi formakoa, eta zenbaitetan, globo formakoa. Barrualde edo himenoforo laua, distiratsua, beltza, likatsua giro hezean. Kanpoalde zurbilagoa, marroi iluna eta ilez estalia.
Mamia: ore gelatinakara eta trinko moduko bat, elastikoa, larrukara lehorrean, arre grisaxka. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikotik giltzurrun formara, leunak, opakoak, marroi grisaxkak mikroskopioan, zenbaitetan gutuladunak, 9-17 x 6-7,5 µm-koak.
Habitat: aski urria, udazkenetik udaberrira ateratzen da talde handitan hostozabalen egur hilean, hala nola Quercus, Fagus, Betula eta Castanean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Bulgaria inquinans
Bulgaria inquinans
Bulgaria inquinans
Bulgaria inquinans
Bulgaria inquinans
Bulgaria inquinans
Bulgaria inquinans
Bulgaria inquinans

Microscopiak / Mikrofitxak

Bulgaria inquinans
Bulgaria inquinans
Bulgaria inquinans
Bulgaria inquinans
Bulgaria inquinans
Bulgaria inquinans

Bilketen mapa