Calocybe carnea

Herri izena

  • Euskeraz:
  • Gazteleraz: Tricoloma color carne

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Calocybe
  • Espeziea: carnea
  • Egilea: (Bull.) Donk, 1962
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 2-4 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran ganbila eta berehala laua; ertz inkurbatua. Kutikula laua, matea, arrosa edo haragi-arrosa-krema kolorekoa.
Orriak: adnatuak, estutuak, orritxo tartekatuekin, krema-zuria edo zuri horixka kolorekoak.
Hanka: kakotua edo bihurria, txapelaren antzeko kolorea, baina hura baino zurbilagoa, lausoduna goialdean.
Mamia: mehea, zuria, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak zilindrikoak, leunak, 4,5-6,5 x 2-3 µm-koak.
Habitat: udaberritik udazkenera soro eta larreetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Calocybe carnea
Calocybe carnea
Calocybe carnea
Calocybe carnea

Microscopiak / Mikrofitxak

Calocybe carnea

Bilketen mapa