Agaricus bisporus

Herri izena

  • Euskeraz: Txanpinoia
  • Gazteleraz: Champiñon cultivado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: bisporus
  • Egilea: (J.E. Lange) Imbach 1946
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Txapela: 5-10 cm diametrokoa, aski mamitsua, arre-arrosa, kolorez marroi-arreak diren ezkatez, estu egokitutako ezkata luzeez estalia, txapel-azala txapelaren ertza bera baino handiagoa, sarri askotan luzanga.
Orriak: hasieran arrosa samarrak diren orriz osatua, ertz grisaxka, zahartzean marroi-grisaxka iluna.
Hanka: txapelaren diametroa baina motzagoa, 4-7 x 1-2,5 cm-koa, ia zilindrikoa, zuria eta gorrixka, batez ere oinarri aldean. Eraztun estua, lodia, lepoko baten antzera. Zenbaitetan itxura soilagoko eraztuna izan dezake.
Mamia: zuria, gorrixka samarra, zenbaitetan arrosa-gorrixka ebakitzean, usain atsegina, fruta-antzekoa. Schaefferren erreakzioa, negatiboa.
Mikroskopia: esporak eliptiko zabalak, 7-9 x 5-6 μm -koak, eskuarki gutula txiki batzuekin. Basidioak, gehienak bisporikoak, gutxi batzuek 1-3 edo 4 esterigmak dituzte, 20-28 x 7-8 μm -koak. Keiloziztidioak ugari dira, borra-formakoak, 20-35 x 8-12(15) μm m-koak.
Habitat: aldatzen den barrengorrietan honakoa da nagusi, batez ere albidus mota, baina espezie hau baratzetan eta lorategietan ere hazten da.
Jateko balioa: jangarria.

Argazkiak

Agaricus bisporus
Agaricus bisporus
Agaricus bisporus
Agaricus bisporus
Agaricus bisporus
Agaricus bisporus

Microscopiak / Mikrofitxak

Agaricus bisporus
Agaricus bisporus
Agaricus bisporus
Agaricus bisporus
Agaricus bisporus
Agaricus bisporus

Bilketen mapa