Agaricus devoniensis

Herri izena

  • Euskeraz: Dunetako azpibeltza
  • Gazteleraz:

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: devoniensis
  • Egilea: P.D. Orton 1960
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Txapela: 3-7 cm-koa, zurixka, aski mamitsua, ganbila eta laua, zenbaitetan apur batean estutua erdialdean, leuna eta zeta-antzeko gainazala. Txapel-azala txapelaren ertza bera baino handiagoa eta barnera-kiribildua, sarri askotan hondarrez estalia habitat horretan hazten delako.
Orriak: orriak oinetik berex, hasiera batean kolore arrosa argikoak, gero marroi-purpurak eta zahartzean marroi ilunka, ertz antzu argiagoarekin.
Hanka: txapelaren diametroa baino apur bat motzagoa, 3-5 x 1-1,5 cm-koa, zilindrikoa edo pixka batean loditua oinarrian, kofaduna baina trinkoa, zurixka, hasieran peronatua, errezel hondakinek bi eraztun eratzen dute ertzak muturrerantz, zenbaitetan ia ezin hauteman daitezkeen arrastoak utziz.
Mamia: usain arina eta zapore atsegina, zuria, ebakitzean arrosa-laranja ahula, ageriagoa oinean.
Mikroskopia: esporak ia globo-formakoak, gutula batekin, 5-6(7) x 4-5,5 μm-koak. Basidioak tetrasporikoak, 26-31 x 8-9 μm-koak. Keilozistidioak ugari dira, kali-formakoak, asko eta asko trenkada moduan, 20-45 x 10-12(15) μm-koak.
Habitat: espezie hau tipikoa da duna edo harea-piloetan.
Jateko balioa: balio gabea.

Argazkiak

Agaricus devoniensis
Agaricus devoniensis
Agaricus devoniensis
Agaricus devoniensis
Agaricus devoniensis
Agaricus devoniensis

Microscopiak / Mikrofitxak

Agaricus devoniensis
Agaricus devoniensis
Agaricus devoniensis
Agaricus devoniensis
Agaricus devoniensis
Agaricus devoniensis

Bilketen mapa