Agaricus depauperatus

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: depauperatus
  • Egilea: (F.H. Møller) Pilát 1951
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Txapela: 5-8(10) cm diametrokoa, hasieran ia globo itxurakoa, kono moztua edo ia zilindrikoa, azkenean ganbila edo ganbil-laua, oso kolore aldakorra, zuri garbia, zuri grisaxka, batzuetan beix kolorekoa edo nabarra, okre argia eta tonu grisaxka eta arrosak; txapel-azalaren ertzak txapela bera baino handixeagoak eta apendikulatu xamarrak, zuntzezkoa, zuntzeska finak edo ezkata txiki aplikatuak, kolore berekoak hondo argiagoaren gainean.
Orriak: orriak oinetik berex, finak, aski trinkoak eta lamelulak tartean, 0,6 - 1,0 cm zabalerakoak, hasieran zuri-arrosaxkak, gero arrosak eta azkenean nabar ilunak, isla gorrixkekin eta ertza argiagoa.
Hanka: 4-7(9) x 1-1,5 (1,7) cm-koa, gehienetan zilindrikoa, zilindrikoa eta oinarri lodixeagoa, batzuetan ia fusiformea, betea ale gazteetan, gero kofaduna, zuria, eraztun zuriaren gainean hondo arrosarekin, zuntz-zeta antzekoa. Eraztuna goialdean, mintzezkoa, zuria edo ertza nabar samarra, hasieran zurtoin-punta aldera bihurtua, behin txapela ireki ondoren, beherantz, ertz bikoitzarekin, horzdun gurpilaren itxurakoa hortz edo ezkata txikiekin.
Mamia: zuria, arrosa-laranja edo arrosa-ardo kolorea oina eta txapela elkartzen diren lekuan eta oinaren azalean, laranja-horixka oinarri aldera. Usain ahula, azido samarra, batzuetan biziagoa eta konplexuagoa zurtoinaren oinarrian. Schaefferren erreakzioa (negatiboa) karpoforo osoan, KOH ehuneko 10ean (+) zurtoinaren oinarrian, azaleran okre-laranjaxka eta barnealdean horia edo hori-laranja.
Mikroskopia: espora marroiak espora-jalkinean, elipsoidal-luzangak, 6,2-9,5(10) x 4,5-5,5(6) μm-koak, Q: 1,40-1,82. Basidioak tetrasporikoak, kali-formakoak, 20-32 x 7,5-10 μm-koak. Keilozistidioak ugari dira, kali-formakoak, udare-itxurakoak, ia globo-formakoak, de 18-30 (40) x 8-18 (20) μm. Txapel-azala pigmentu gutxiko hifa paraleloek osatua, 4-8 μm-koa, adarkatze urri.
Habitat: larreetan, belarra eta ongarri organiko ugari zuen kare lurrean, eta Chamaecyparis lawsoniana-ren azpian.
Jateko balioa: balio gabea.

Argazkiak

Agaricus depauperatus
Agaricus depauperatus
Agaricus depauperatus

Bilketen mapa