Agaricus cupreobrunneus

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: cupreobrunneus
  • Egilea: (Jul. Schäff. & Steer ex F.H. Møller) Pilát 1951
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Txapela: 4-7 cm diametrokoa, hemiesferikoa eta ganbila, erdialde zapalarekin eta ertz irregular samarrarekin, estaldura haritsua edo ezkata luze orraztuak, ia beti gainazal osoa estaltzen dutenak, kolorez marroi-ardo antzekoa, kobre antzekoa edo arre-lila. Txapel-azala txapelaren ertza bera baino handiagoa, luzanga eta kolorez argiagoa edo zurixka.
Orriak: orri zabal eta sabeldunez osatua, ertza irregular eta emankor samarra, kolorez arrosa eta geroago marroi-arrosa.
Hanka: txapelaren diametroa baino apur bat motzagoa, 3-5 x 1-2 cm-koa, zilindrikoa mehetua oinarriaren aldean edo fusiforme samarra, zuria eta marroi-okre samarra oinarri aldean. Eraztun bakuna, campestris-motakoa, askotan lepoko-formako hondakinak oinari itsatsita.
Mamia: zuria, arrosa zikina edo marroi-arrosa oso ahula eta oso leku jakinetan. Usain fungikoa, campestris-motakoa. Schaefferren erreakzioa, negatiboa.
Mikroskopia: esporak marroi iluna espora-jalkinean, 7-9(10) x 4-5,5(6) μm-koak, sarri askotan ageriko poroarekin puntan. Basidioak tetrasporikoak, zabalak, mazudo samarrak, 28-32 x 8-11 μm-koak. Keilozistidioak ez dira izaten, oso noizean behin baten bat (22-40 x 14-17 μm-koa).
Habitat: udazkeneko espeziea, gutxi hazten da soro eta larreetan.
Jateko balioa: jangarria.

Argazkiak

Agaricus cupreobrunneus
Agaricus cupreobrunneus
Agaricus cupreobrunneus
Agaricus cupreobrunneus
Agaricus cupreobrunneus

Microscopiak / Mikrofitxak

Agaricus cupreobrunneus
Agaricus cupreobrunneus

Bilketen mapa