Gymnopilus penetrans

Herri izena

  • Euskeraz: Egur-ziza zola zuria
  • Gazteleraz: Gimnópilo penetrante

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Gymnopilus
  • Espeziea: penetrans
  • Egilea: (Fr.) Murrill 1912
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 2-8 cm-ko Ø-ko txapela, ganbila edo lautua, titiduna, mehea edo haragi gutxikoa. Kutikula haritsua, lehorra, laua, horail ilunetik marroi gorrixkara. Ertz kizkurra.
Orriak: estuak, estutuak, itsaskorrak, hori zurbilak, burdin-okreak zahartzean.
Hanka: zilindrikoa, 3-7 x 0,3-1 cm-koa, hutsa, horia goialdean eta marroi gorrixka behean, haritsu zurixken hondarrekin, kotoikara oinean. Errezel zurixka eta igarokorra.
Mamia: mehea, horixka, horail iluna oinean. Oso zapore garratza eta onddo edo iodo usain apala.
Mikroskopia: espora piloan burdin-okreak, urre-horiak mikroskopioan, eliptikoak, garatxodunak, 6,5-9 x 4-5,5 µm-koak.
Habitat: oso arrunta, udaberritik udazkenera batik bat koniferoen enbor eta adar hiletan, eta noiz edo noiz hostozabalen egurrean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Gymnopilus penetrans
Gymnopilus penetrans
Gymnopilus penetrans
Gymnopilus penetrans
Gymnopilus penetrans

Microscopiak / Mikrofitxak

Gymnopilus penetrans
Gymnopilus penetrans
Gymnopilus penetrans

Bilketen mapa