Russula risigallina

Herri izena

  • Euskeraz: Gibel kamaleoia
  • Gazteleraz: Rùsula camaleón

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Russula
  • Espeziea: risigallina
  • Egilea: (Batsch) Sacc. 1915
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 2-6 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran ganbila, gero lautua eta apur bat zapaldua. Kutikula laua, distiratsua, ia osorik bereiz daitekeena, okre horixka edo krema laranjatu kolorekoa.
Orriak: askeak ale garatuetan, okre-hori kolorekoak gaztetan eta hori laranjatuak zahartzean.
Hanka: 3-6 x 0,8-1,5 cm-koa, zilindrikoa, batzuetan makotua oinean, zuria eta apur bat horixka oinaldean.
Mamia: urria, hauskorra, zuria. Zapore gozoa eta arrosa usain arina.
Mikroskopia: esporak piloan hori ilunak, sasiglobo formatik elipsoidalera, garatxodunak, hialinoak, 6,5-8,5 x 5,5-7 µm-koak.
Habitat: urria, udan eta udazkenean, tarteka koniferoen azpian atera daitekeen arren, arruntagoa da hostozabaletan; batez ere, Fagus eta Quercusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Russula risigallina
Russula risigallina
Russula risigallina
Russula risigallina

Microscopiak / Mikrofitxak

Russula risigallina
Russula risigallina
Russula risigallina
Russula risigallina
Russula risigallina

Bilketen mapa