Botryobasidium subcoronatum

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Botryobasidium
  • Espeziea: subcoronatum
  • Egilea: (Höhn. & Litsch.) Donk 1931
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua erabat, substratuari itsatsia, hainbat cm-ko luzerako eta 1 mm baino gutxiagoko lodierako geruza fina eratzen duena. Hasieran krema-zuri kolorekoa, gero hori zurbila edo hori berdexka. Ertz zehaztugabea.
Himenoforoa: azal laua, distirarik gabea, matazatua, irintsua, trenkada guztietan fibulak dituzten hifen sistema batek eratua, 6-9 µm-ko zabalera eta 1 µm arteko horma lodia.
Mamia: urria, tinkotasun bigunekoa, haritsua, minzkara, krema koloretik hori-okrera, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: espora eliptikoak edo txalupa formakoak, leunak, hialinoak, 6-9 x 3-3,5 µm-koak.
Habitat: nahiko arrunta udan eta udazkenean, konifero nahiz hostozabalen egur hondarretan ateratzen da, Fagusean gehien bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Botryobasidium subcoronatum
Botryobasidium subcoronatum
Botryobasidium subcoronatum
Botryobasidium subcoronatum
Botryobasidium subcoronatum
Botryobasidium subcoronatum

Microscopiak / Mikrofitxak

Botryobasidium subcoronatum
Botryobasidium subcoronatum
Botryobasidium subcoronatum
Botryobasidium subcoronatum
Botryobasidium subcoronatum
Botryobasidium subcoronatum

Bilketen mapa