Botryobasidium vagum

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Botryobasidium
  • Espeziea: vagum
  • Egilea: (Berk. & M.A. Curtis) D.P. Rogers 1935
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua erabat, substratuari itsatsia baina erraz bereizten dena, oso geruza finez eratua, hainbat cm-ko azalera hartzen duena, zuri horixka. Ertz zehaztugabea.
Mamia: urria, geruza fin irintsu edo kotoikara baten itxurakoa, tinkotasun leunekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak leunak, hialinoak, 9-11 x 4-5,5 µm-koak.
Habitat: aski urria, udan eta udazkenean ateratzen da koniferoetako egur hilaren barrualdean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Botryobasidium vagum
Botryobasidium vagum

Bilketen mapa