Daedalea quercina

Herri izena

  • Euskeraz: Haritz-ardagaia
  • Gazteleraz: Daedalea del roble

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Daedalea
  • Espeziea: quercina
  • Egilea: (L.) Pers. 1801
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 5-20 cm-ko Ø-ko fruitu-gorputz hankagabea, kontsola orbikular baten formakoa, lodia, handia, azal zimurrekoa, apur bat zonaduna, zertxobait belusatua, arre zurbila edo arre grisaxka. Ertz kamutsa eta erregularra.
Himenoforoa: okrea, ertzera iristen ez diren xafla formako horma lodiek osatutako labirinto itxurakoa.
Mamia: gogorra, egurkara, arre kolorekoa. Usain atsegina.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, hialinoak, 5,5-7 x 2,5-3,5 µm-koak.
Habitat: arrunta urte osoan hostozabal askoren egurrean; gehien bat, Quercusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Daedalea quercina
Daedalea quercina
Daedalea quercina
Daedalea quercina
Daedalea quercina
Daedalea quercina

Microscopiak / Mikrofitxak

Daedalea quercina
Daedalea quercina

Bilketen mapa