Fomitopsis pinicola
Herri izena
- Euskeraz: Ardagai ezpaingorria
- Gazteleraz: Yesquero rebordeado
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Fomitopsis
- Espeziea: pinicola
- Egilea: (Sw.) P. Karst. 1881
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: kontsola formako fruitu-gorputz hankagabea. Ertz lodia eta kamutsa, hori laranjatu bizia edo zurixka umotu gabe dagoenean, zona zentrokideak dituena, erretxinadun geruza gogor batez estalia.
Poroak: biribilak, horixkak, gero grisaxkak.
Mamia: gogorra, larrukara, okre zurbila, zapore txarra eta tabako usaina.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, hialinoak, 6-8,5 x 3-4 µm-koak.
Habitat: oso arrunta urte osoan hostozabalen eta koniferoen egur hilean.
Jateko balioa: ez da jangarria.