Diatrype disciformis
Herri izena
- Euskeraz: Pago-kimo biribila
- Gazteleraz: Diatripe disciforme
Datu zientifikoak
- Klasea: Ascomycota
- Generoa: Diatrype
- Espeziea: disciformis
- Egilea: (Hoffm.) Fr. 1849
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, estroma lauek osatua, gutxi-asko biribildua, disko formakoa, 1-4 mm-ko Ø, normalean isolatua. Hildako adarraren azala hausten eta saltarazten dute ateratzeko. Azal edo himenoforo grisetik arre belzkarara, apur bat latza eta puntuduna, peritezio beltz eta ugarien ostioloek eraginda.
Mamia: urria, zuria, gogorra eta hauskorra, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak zilindrikoak, alantoideak, leunak, hialinotik arre zurbilera mikroskopioan, 7-9 x 1,5-2 µm-koak.
Habitat: oso arrunta negutik udaberrira Fagusen adar mehe eta hiletan. Inoiz edo behin, beste hostozabal batzuetan ateratzen da.
Jateko balioa: ez da jangarria.