Diatrype bullata

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Diatrype
  • Espeziea: bullata
  • Egilea: (Hoffm.) Fr. 1849
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, estroma lauek osatua, gutxi-asko biribildua, disko formakoa edo poligonala, 2-5 mm-ko Ø, normalean isolatua. Hildako adarraren azala hausten dute ateratzeko. Azal edo himenoforo marroi belzkara, zimurtsua eta erregularki puntuduna, peritezio beltz eta ugarien ostioloek eraginda.
Mamia: urria, zuria, gogorra eta hauskorra. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak zilindrikoak, alantoideak, leunak, mikroskopioan hialinotik marroira, bi gutularekin muturretan, 5-7,5 x 1,5-2 µm-koak.
Habitat: espezie urria, negutik udaberrira kolonia handiak eratzen ditu hostozabalen adar hilen azalean, hala nola Salix eta Populusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Diatrype bullata
Diatrype bullata
Diatrype bullata
Diatrype bullata
Diatrype bullata
Diatrype bullata

Microscopiak / Mikrofitxak

Diatrype bullata
Diatrype bullata
Diatrype bullata

Bilketen mapa