Mollisia amenticola

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Mollisia
  • Espeziea: amenticola
  • Egilea: (Sacc.) Rehm 1891
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: disko forma irregularreko fruitu-gorputz hankagabea, gaztetan dilista baten antza du baina zahartzean lautzen da, amaieran ertza goraka biltzen zaio, 0,2-1 mm-ko Ø eta 0,5 mm baino gutxiagoko lodiera. Gehienetan isolatua ateratzen da, baina soropilean atera daiteke hainbat aletako taldeetan. Barrualdea edo himenoforoa laua eta hori-okre kolorekoa da. Kanpoaldea marroi zurbila da eta azal pikorduna du.
Mamia: oso urria, horixka, ezko itxurakoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, leunak, hialinoak, apur bat kakotuak, zenbaitetan bi gutula txikirekin, 4-8 x 1,5-2 µm-koak.
Habitat: neguko espeziea, urria eta nekez topatzen dena habitat eta tamainagatik, Alnusen gerban hazten dira. Oiartzunen, dakigunez, behin bakarrik jaso da, 2008ko otsailaren 2an.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Mollisia amenticola
Mollisia amenticola
Mollisia amenticola

Microscopiak / Mikrofitxak

Mollisia amenticola

Bilketen mapa