Helvella acetabulum

Herri izena

  • Euskeraz: Kaliza arrunta
  • Gazteleraz: Cabacitos

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Helvella
  • Espeziea: acetabulum
  • Egilea: (L.) Quél. 1886
  • Jangarritasuna: Pozoitsua/Venenosa

Deskribapen testua

Askoma: kopa formako fruitu-gorputza, 2-7 cm-ko Ø-ko eta 1-3 cm-ko altuerako txapela. Ertz laua edo irregularki horzduna. Barrualde edo himenoforo laua, arre-okrea edo arre grisaxka. Kanpoalde zertxobait ilaunduna, antzeko kolorekoa, baina hankari gerturatu ahala zurbiltzen dena.
Hanka: 2-4 x 0,5-2 cm-koa, zuria. Luzetarako ildo sakonak ditu eta horietatik ateratako zainak kopa edo txapelaren erdira iristen dira.
Mamia: zuritik grisaxkara, mehea, elastikoa, ezko itxurakoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak zuriak piloan, eliptikoak luzeran, leunak, hialinoak, gutula bakarrekoak, 16-22 x 10-12 µm-koak.
Habitat: arrunta udaberritik udara, bai hostozabalen bai koniferoen basoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria. Gordinik janez gero, toxikoa.

Argazkiak

Helvella acetabulum
Helvella acetabulum
Helvella acetabulum
Helvella acetabulum
Helvella acetabulum
Helvella acetabulum

Microscopiak / Mikrofitxak

Helvella acetabulum
Helvella acetabulum
Helvella acetabulum
Helvella acetabulum
Helvella acetabulum
Helvella acetabulum

Bilketen mapa