Hypoxylon fragiforme

Herri izena

  • Euskeraz: Garatxo marroia
  • Gazteleraz: Hipoxilo en forma de fresa

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Hypoxylon
  • Espeziea: fragiforme
  • Egilea: (Pers.) J. Kickx f. 1835
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, estroma hemisferiko edo globo formako batek eratua, 3-12 mm-ko Ø, oina substratuari lotua duena, gutxi-asko taldekatua edo isolatua. Hasieran izokin kolore gutxi-asko distiratsua, gero arre gorrixka eta zahartzean belzkara. Azal edo himenoforoan ostioloen eraginez sortutako garatxoak nabarmentzen dira. Estromaren barruko peritezioak beltzak, globo formakoak eta 0,3-0,5 mm-ko Ø-koak dira.
Mamia: gogorra, hauskorra, marroi belzkara, ikatz itxurakoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak irregularki eliptikoak, lautuak alde batetik, marroiak, leunak, luzetarako ernetze porodunak, gutuladunak, 10,5-14 x 5-6 µm-koak.
Habitat: oso espezie arrunta urte osoan, Fagusen egur hilean ateratzen da soil-soilik. Zenbaitetan, lupa batekin behatuz gero, Nectria episphaeria bizkarroi duela ikus daiteke.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Hypoxylon fragiforme
Hypoxylon fragiforme
Hypoxylon fragiforme
Hypoxylon fragiforme
Hypoxylon fragiforme
Hypoxylon fragiforme

Microscopiak / Mikrofitxak

Hypoxylon fragiforme
Hypoxylon fragiforme
Hypoxylon fragiforme

Bilketen mapa