Hypoxylon fraxinophilum

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Hypoxylon
  • Espeziea: fraxinophilum
  • Egilea: Pouzar 1972
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, estroma hemisferiko edo globo formako batek eratua, 2-5 mm-ko Ø. Oinarria substratuari lotua duena baina erraz bereizten dena, gehienetan isolatua, hasieran brontze kolorekoa, gero gris-marroia. Azalean edo himenoforoan hutsune zilbordun zurixkak nabarmentzen dira, azaleratutako ostioloen eraginez. Estromaren barruko peritezioak beltzak, globo formakoak edo obalak dira eta 0,3-0,4 mm-ko Ø dute.
Mamia: gogorra, hauskorra, marroia. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak irregularki eliptikoak, alde batetik lautuak, marroiak, leunak, luzetarako ernetze porodunak, gutuladunak, 15-20 x 8-10 µm-koak.
Habitat: oso espezie arrunta urte osoan, Fraxinusen egur hilean ateratzen da soil-soilik.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Hypoxylon fraxinophilum
Hypoxylon fraxinophilum
Hypoxylon fraxinophilum
Hypoxylon fraxinophilum

Microscopiak / Mikrofitxak

Hypoxylon fraxinophilum
Hypoxylon fraxinophilum

Bilketen mapa