Hypoxylon fuscum

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Hypoxylon
  • Espeziea: fuscum
  • Egilea: (Pers.) Fr. 1849
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, gutxi-asko globo forma duen estroma batek eratua, 2-8 mm-ko Ø, oina substratuari lotua duena, gehienetan isolatua baina tarteka elkartua, marroi gorrixka iluna. Azal edo himenoforo zimurra, ostioloen eraginez. Barrualdeko peritezioak beltzak eta globo formakoak dira, ordenan jarrita daude eta 0,2-0,4 mm-ko Ø dute; estroma horizontalki ebakiz gero, 1 mm-ra ikus daitezke azalaren azpian.
Mamia: urria, gogorra, hauskorra, zurixka. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak irregularki eliptikoak, lautuak alde batetik, marroiak, leunak, luzetarako ernetze porodunak, gutuladunak, 10-15 x 5-6 µm-koak.
Habitat: espezie arrunta urte osoan, hostozabalen egur hilaren azalean ateratzen da, Alnus, Corylus eta Betulan batik bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Hypoxylon fuscum
Hypoxylon fuscum
Hypoxylon fuscum
Hypoxylon fuscum
Hypoxylon fuscum

Microscopiak / Mikrofitxak

Hypoxylon fuscum
Hypoxylon fuscum
Hypoxylon fuscum

Bilketen mapa