Bisita gidatuak Txoritokietako Estazio Megalitikoaren indusketara

Arkeologia

Ostirala, 2016eko uztailaren 8a — CEST

Irakurketa: 2 minutu


Aranzadiko adituen eskutik, eta inguru horren VII prospekzio kanpainaren barruan, Berrozpin-Aitzetako Txabala eremuan gauzatzen ari diren indusketak, prospekzioak eta abar ezagutzeaz gain parte hartzeko aukera ere izango dugu.



Elkargunea: Berrozpingo aparkalekua, Txoritokieta bidean.


Egunak eta orduak: uztailak 11-16 (astelehena-larunbata), 12:00etan.


Antolatzailea: Errenteriako Udala / Aranzadi Zientzia Elkartea.


Informazioa eta erreserbak: Informazio eta Turismo bulegoak:



  • - Madalen kalea, 3 (Errenteria).

  • - San Markoko gotorlekua. San Marko bidea, s/n (Errenteria).

  • - Telefonoa: 943 49 45 21.

  • - e-mail: turismoa@oarsoaldea.eus



Oharrak:



  • Iraupena: ordubete.

  • Adin guztietarako (helduak/familiak).

  • Euskara/gaztelania.

  • 20 pertsona gehienez talde bakoitzeko

  • Aurrez izena eman behar.

  • Dohainik.