Bolaños Ministroak Colmenar Viejoko hilerria desobiratzeko lanak bisitatu ditu

Antropologia / Auzitegiko antropologia

Asteazkena, 2022eko abuztuaren 31a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 2 minutu

Gaur goizean, Presidentetzako, Gorteekiko Harremanetarako eta Memoria Demokratikoko Ministroak indarkeria frankistaren biktimak lurpetik ateratzeko lanak bisitatu ditu Colmenar Viejoko hilerrian. 11 gorpuzki aurkitu dituzte, eta identifikatzeko lanean ari dira. Gaur amaitutzat eman da kanpaina hau, aurrekontu faltagatik.

Felix Bolaños Memoria Demokratikoko Estatu Idazkari Fernándo Martínezekin batera izan da ekitaldian. Bertan, gorpuzkiak aurkitu dituzten hobiak bisitatu ditu, Aranzadi Zientzia Elkarteko Almudena García osteoarkeologoaren eskutik. Gainera, egun hauetan guztietan memoria historikoaren alde lanean aritu diren talde osoa agurtu du. Baina haraino, senide ugari ere hurbildu dira, eta haiekin hitz egin eta haien istorioak entzun ahal izan dituzte.

Bolañosek iragarri du bere Ministerioak eta Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzak giza gorpuzkiak bilatzeko eta lurpetik ateratzeko lanen bigarren fase bat finantzatuko dutela, familiek merezi dutelako. "Gizatasun kontua da" gehitu du.

Baina bisita ez dabakarrik horretan geratu. Ordu batzuk geroago, Ione Belarra Gizarte Eskubideen eta 2030 Agendaren ministroak eta Lilith Vestynge 2030 Agendarako Estatu idazkariak ere bertatik bertara ezagutu nahi izan dituzte lurpetik ateratzeko lan horiek. Haiek ere senideekin hitz egiteko aukera izan dute.

Abuztuaren 22an, hasi ziren Colmenar Viejoko hilerriko hobiak desobiratzen non 108 pertsona fuzilatu zituzten (107 gizon eta emakume bat). Gainera, gogorarazi behar da ezaugarri horiek dituen lehen exumazioa da Madrilgo Erkidegoan.

San Sebastian de los Reyes Egiaren batzordea elkarteak sustatu du ekimenak, hobian lurperatutako pertsonak dauden udalerrietako 7 udalen elkartearen buru izan den San Sebastian de los Reyeseko Udalarekin lankidetzan. Bertan, Colmenar Viejo, San Sebastian de los Reyes, Soto del Real, Manzanares El Real, Miraflores de la Sierra eta El Molar udalerrietako bizilagunak baitaude. Aranzadi Zientzia Elkartea lan hauek egiten ari da.

Argazkiak: Alvaro Minguito