Botanika Saila Horizonte Europa Nature FIRST ekitaldian

Botanika / Habitaten jarraipena eta kontserbazioa

Osteguna, 2025eko maiatzaren 29a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 1 minutu

Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Saila 2022tik EAEko zelai, larre eta sastrakadien jarraipena egiten ari da Eusko Jaurlaritzaren kontratu bat tarteko (DESMA/002SV/2022). 3 urte hauetan 115 eremu lagindu dira, eta datu horietatik abiatuta 15 habitaten kontserbazio egoera ezagutu ahal izan da.

Jarraipen hauen esperientzia partekatzeko aukera izan dute Nuevas tecnologías para la monitorización de la biodiversidad (Biodibertsitatearen monitorizaziorako teknologia berriak) ekitaldian. Ekitaldi hori Galizako Xuntak antolatu du Horizonte Europa Nature FIRST konsortzioaren baitan.

Mezenasgoa

Enpresen eta erakundeen laguntzari esker, gure gizarteari eta natura-inguruneari aurrera eginarazten dioten proiektuetan lanean jarraitzeko aukera dugu.

Bere babesa eman diguten erakundeak:

Informazio gehiago