Aranzadik EAE-ko burruntzi eta kakalardo espezie mehatxatuen kontserbazio egoera balioztatuko du ikerketa batean

Entomologia

Osteguna, 2021eko ekainaren 10a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

2021.urtean zehar Aranzadiko entomologiako sailak Euskal Autonomia Erkidegoan espezie hauen kontserbazio egoeraren ebaluazioa ikertuko du. Ikerketa Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen duen proiektuarenparte da. Zehazki: Evaluación del estado de conservación de los odonatos y coleópteros saproxílicos de interés comunitario en la CAPV" izenburua duena.

Ebaluazioa europako zuzendaritza batzordeak Habitaten inguruan markatzen dituen hirizpideak hartuko ditu kontutan, zehazki espezie bakoitzaren diztribuzioa eta ugaritasuna. Horretaz gain, ikerketan kontutan izango da baita ere zein puntutaraino Natura 2000 espazioek espezie mehatxatu hauen mantenimendua zaintzen duten. Gainera, espezie hauei kalte egiten dieten beste faktore aldakorrak kontutan hartuko dira. Eta espezie bakoitzeko luraldeekiko eta klimarekiko ebaluazio orokorra egingo da: atlantikoa eta mediterraniarra, alegia. Lana burutzeko azken urteetan Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistemetarako landu diren burruntzi eta kakalardoen datu baseak eguneratu eta ikertuko dira. Proiektua burruntzien 18000 erregistrorekin hasiko da eta 6000 kakalardoen datuekin. Ikerketa bukatzen doazen heinean, kontutan izango ditugu ere ateratzen diren ezjakintasun hutsuneak, informazio hau funtsezkoa da datozen etorkizuneko ikerketa lanak bukatzeko.