Canadara joateko euskara jakin behar

Etnografia

Asteartea, 2015eko irailaren 15a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Munduko txoko ezberdinetako musika entzungo da lau egunez, doinu anitzak itsasoak lotzen dituen kontinenteetatik etorriak. Errenteriak bere iraganarekin bat egin nahi du, itsasoari begira dagoen herria izaki, itsasoak eman dion guztia ahora ekarri nahi da orain. Alegia, errenteriarrek garai bateko historia ondo ezagutu eta Atlantikoarekin izandako lotura gogora ekarri.

Lau egunez jai giroa nabarmenduko da Errenteriako kaleetan. Musika emanaldiak, erakusketak, artisau-azokak, dantza emanaldiak, bisita gidatuak, jolasak, herri bazkaria, estropadak, … Itsasoa jaialdiaren konexio puntu izanik, ez da kasualitatea Errenteria Atlantikoak dakarren kultura-zabalaren eszenatoki izatea.

Ekintzen artean Canadara joateko euskara jakin behar hitzaldia aurkeztuko du Miren Egañak.

Miren Egaña, Euskara hizkuntza eta kultura Katedradun ohia Donostiako X. Zubiri Batxiler Instituan. Aranzadi zientzia elkarteko Etnografia departamentuko kidea, eta Eusko Ikaskuntzako kidea.

EGUNA: Irailak 17 , osteguna.

ORDUA: 19:30

TOKIA:Casa Xenpelar Etxea

EKINTZEN EGITARAUA