Etnografia
Etnografia saila 1947an sortu zen, elkartea sortzearekin batera, etnografiaren arloan euskal gizarteari buruzko ikerketak bultzatzeko asmoz. Garai bateko bizimoduak aztertu, ondareari buruzko eztabaidak zabaldu eta gizarte modernoan zein zeregin betetzen dituen ikertzea ditu helburu nagusi.
José Miguel Barandiarán izan zen 1953an, erbestetik itzuli ondoren, departamendua bultzatu zuena ikerlari talde bat osatuz.
Gaur egun, sailak barne hartzen ditu bai ikerketa etnografikoa, bai ondare-bildumen kudeaketa, katalogazioa, zaintza eta babesa, proiektu museografikoak eginez edo ondarea zabalduz.
Gure helburuak
- Euskal gizartearen ikerketa etnografikoa.
- Ondare etnografikoaren zainketa eta gordetzea.
- Ondarea euskal gizartearen artean zabaltzea.
Etnografia sailean adituak ditugu zuri laguntzeko
Zalantzak argitu eta zure galderei erantzungo diegu.
Gure proiektuak
Etnografia sailean praktikak egin nahi al dituzu?
Ziur ekarpen asko egin ahal dezakezula eta gure taldean nahi zaitugu.
Gure ibilbidea