Tradizioa soinean

Gure ondarea bitxi bihurtuta

Babeslea:

Sociedad de ciencias Aranzadi
Abian

Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Laborategian, gure ondare etnografiko higikorra bildu, sailkatu eta balioan jartzeko lanetan aritzen dira Etnografia Saileko kideak, objektu historikoak garbitu, katalogatu, dokumentatu eta gordeaz. Laborategi hau antzinako Bidebieta BHI institutuko eraikinean kokatuta dagoenez, Etnografia Sailak beti izan du harremana auzoko institutu publikoa den Bideberri BHIrekin. Bertan kokatzen da Bitxigintza Diseinuko Goi Mailako Zikloa.

Tradizioa Soinean egitasmoa bi entitateen arteko kolaborazio bat bezala jaio zen 2022an. Honela, 2022-2023 ikasturteko bitxigintza zikloko ikasleek Aranzadiko Etnografia Laborategiko objektu etnografiko bat inspirazio hartuta bitxi bana sortu dute. Helburua gure kultura materialeko objektu tradizional eta esanguratsuak inspirazio artistikorako erabiltzea da.

Lankidetza borobilduz, eta kateari lotuz, Vitoria-Gasteizen kokaturiko IDARTE Euskadiko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola Publikoko ikasleek bitxien argazkiak egin dituzte haien ikuspuntu eta aportazioak eginaz.

Egitasmoari dimentsio sozial eta dibulgatibo bat emateko asmotan, proiektuak erakusketa formatua ere hartu du eta ikasleen sorkuntzak hainbat espaziotan egon dira ikusgai azken edizioetan: Bidebietako Etnografia Laborategian, Bidebieta BHIn, Igartubeiti Museoan, San Telmo Museoan eta IDARTEn.

Bitxigintza artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko Goi-mailako Zikloa.

Bitxigintza artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko Goi Mailako Zikloak Donostiako Bidebieta auzoko Bideberri Institutuan kokatzen da. Goi-mailako ikasketa horiek bitxigintzako piezen diseinuan eta fabrikazioan espezialistak prestatzera bideratuta daude, eta ikasleek ezagutza artistiko, tekniko eta kultural zabala jasotzen dute bertan. Titulazio hori lortzen duten pertsonek artista independente gisa edota tailer edo enpresa baten baitan modu profesionalean jarduteko gaitasuna eskuratzen dute.

Argazkigintza Goi Mailako Zikloa. I·D arte Euskadiko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola Publikoa.

I·Darte Euskadiko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola Publikoa da. Artea eta diseinua uztartzen dira bertako ziklo (Argazkigintza, Ilustrazioa eta Animazioa) eta graduen bitartez (Barne Diseinua eta Diseinu Grafikoa). Argazkigintza zikloan ikasleak irudi baten sortze prozesua ikasten du eta bere identitatea / estiloa aurkitzen du. Horretarako, ikuspuntu desberdinak sakontzen dira: historia, teknika (analogikoa eta digitala), ikus-entzunezko hizkuntza, irudiaren analisia, etab.