Carlos Cabido
A Coruña, 1978
Espezialitatea
Animalien portaera eta ekologia ebolutiboa
Biografia
Biologian lizentziatua Santiago de Compostelako Unibertsitatean (2001) eta biologian doktorea Coruñako Unibertsitatean (2009). Natura Zientzien Museo Nazionalean (Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia) egin zuen doktore-tesia; lazertidoen hainbat seinale sexual motaren bilakaera aztertu zuen, eta ingurunera nola egokitzen diren. Gainera, egonaldiak egin ditu Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean (Paris VI) eta Kaliforniako Unibertsitatean (UCSB, Santa Barbara, Kalifornia).
Portaeraren ekologiaren barruan, hauek dira bere interes zientifiko nagusiak: komunikazio-sistemen bilakaera; eta portaerarekin lotutako ezaugarrien eta ezaugarri immunologikoen integrazioa, bizitzeko estrategien baitako elkarren mendeko zati gisa. Kontserbazioaren testuinguruaren barruan, portaeraren ekologia eta ekoimmunologia aplikatzen ditu, habitatak antropizatzeak edo aldaketa klimatikoak biodebertsitateari nola eragiten dien aztertzeko; edo jatorri antropikoa duten habitat berrietara fauna nola egokitzen den aztertzeko. Eukalipto-landaketek, hiri-habitatek edo aldaketa klimatikoak hauen gainean duten eragina aztertu du azken urteetan: hautaketa sexualerako mekanismoak, harrapakarien aurkako portaera, edo hainbat anfibio eta narrasti espezieren osasun-egoera. Ikerketa-lerro horien barruan, doktore-tesi bat eta masterreko 13 tesi baino gehiago zuzendu ditu. Egun Herpetologia saileko zuzendaria da eta 2012 eta 2018 ere izan zen, eta Espainiako Herpetologia Elkarteko kontserbazio arloko kidea 2019az geroztik.