"Cervantes: Bilaketa" dokumentala emango da Irungo Amaia aretoan
Asteazkena, 2017eko azaroaren 15a — CEST
Irakurketa: 1 minutu
Zientifiko eta historialari ugarien elkarlanak Miguel de Cervantes idazle espainiarraren hobiari buruzko misterio eta datu okerrak baztertu ditu. Lan sakona, kixoteskoa batzuetan, non zientzia, gizatasuna eta kultura bat egiten dute.
Indusketa lanen irudi bakanek eta gertatutakoaren lekuko eta protagonisten adierazpenek osatutako kontakizun zirraragarri eta zehatz baten bitartez, idazle entzutetsuaren gorpuzkiak non dauden argitzen saiatuko dira. Areago, Miguel de Cervantesek berak ere kontatuko du bere historia, Ramón Bareak bikain antzeztuta.
Ekoizpena: Tronto Int. Hizkuntza: gaztelera. Espainia. 2016, 79’