DBusek eta Aranzadi Zientzia Elkarteak hiri biodibertsitateari buruzko kanpaina bat bultzatzen dute Donostiako markesinetan

Entomologia, Herpetologia / Hiriko biodibertsitatea

Asteartea, 2026eko maiatzaren 19a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 3 minutu

Biarteko Mugi proiektuaren barruko ekimen bat da, eta zientzia eta artea uztartzen ditu hiriko natura herritarrengana hurbiltzeko

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Dbusek hiriko biodibertsitateari buruzko dibulgazio kanpaina bat jarri dute abian Donostiako autobusetako markesinetan. Hiriko hainbat tokitan jarriko diren 32 kartelen bidez, kanpaina honek hiriko ingurunean donostiarrekin batera bizi diren espezieak ezagutzeko eta hiria ikuspegi berri batetik begiratzeko gonbita egiten die herritarrei.

Kartel bakoitzak espezie baten ilustrazio zientifikoa aurkezten du. Intsektuen, hegaztien, anfibioen, landareen edo likenen ilustrazioak dira, besteak beste. Ilustrazioaren atzealdean, Donostiako toki zehatz bat agertuko da. Irudikatutako espeziea aurki daitekeen lekua izango da. Horrela, basa bizitza presente dagoen eguneroko eta ustekabeko lekuak erakusten dira.

Hala, kartel horiei begira hiritik dabiltzanek hormako sugandila ikusi ahal izango dute Urgullen, armiarma karramarroa Igeldon, mantangorria Aieteko Parkean edo hegoaldeko zuhaitz-igela, Dbusen logotipoa ere badena, Igarako putzu batean. Izan ere, espezie deigarrienak ez ezik, txikienak eta diskretuenak ere harrigarriak dira, espaloi, horma edo hiri lorategietan benetako fenomeno ekologikoen protagonista dira-eta.

Dbuseko mupietan aukeratutako espezie guztiak erraz ikusten dira, eta, beraz, ohikoak dira Donostian. Kanpaina ekainaren amaiera arte egongo da martxan, eta, gainera, Biarteko Mugi proiektuaren ibilbideen aurrerapen txiki bat da, ibilbide horiek laster egin ahal izango baitira hiritik. Ibilbide horiek, ikus-entzunezko pieza txikien bidez, Donostiako biodibertsitatea eta horri lotutako prozesu ekologikoak gerturatuko dizkigute.

Kartelen kokapena

EGIA – ERRIBERAK – LOIOLA

  • Polloeko hilerria - Horma-goroldioa
  • Epaitegia / Mandasko Dukea - Erle-eulia
  • Loiola / Lorategi hiria - Meatze-erlea
  • Bartzelona Hiribidea 35 - Katamotz armiarma

ERDIALDEA – BOULEVARD – GIPUZKOA PLAZA

  • Askatasunaren Hiribidea 34 - Inurri beltza
  • Boulevard 17 - Dragoitxo arrunta
  • Boulevard 7 - Liken horia
  • Mirakruz Gaina II - Arrabio arrunta
  • Okendo 10 - Horma-sugandila

GROS – ATEGORRIETA – INTXAURRONDO – ALTZA

  • Ategorrieta 21 - Txilar kantauriarra
  • Otxoki - Armiarma jauzkaria
  • Jesuitak - Garaizka arrunta
  • Pablo Sorozabal plaza /Zarategi - Amiral gorria
  • Elosegi 21 / Ategorrieta - Zozo arrunta

ALTZA – BUENAVISTA

  • Arri Berri - Aihen zuria
  • Buenavista 12 - Kaskabeltz handia

AIETE – SEMINARIOA – MIRAMON

  • Mikeletegi pasealekua (Poliklinikaren atzean) - Afrikar gorria
  • Oriamendi pasealekua 20 - Arkanbelea
  • La Cumbre - Mantangorria
  • Mendigain 1 / Zorroaga - Hurritza
  • Seminarioa - Liztor buztingilea

ANTIGUO – FUNIKULARRA – IGELDO - ZUATZU

  • Tolosa Hiribidea / Antonio Gaztañeta - Krustazeo likena
  • Miramar Jauregia - Liztor lorea
  • Zubimusu - Murruntza
  • Kristobal Balenziaga 42 II / Igeldo - Armiarma karramarroa
  • Tolosa Hiribidea / Irakasle Eskola - Sorbeltz arrunta
  • Zuatzu - Laharra

IGARA – PORTUETXE

  • Portuetxe - Hegoaldeko zuhaitz-igela

AMARA ALDEA – ZORROAGA – OSPITALEAK

  • Begiristain Doktorearen pasealekua 94 - Zimitz marraduna
  • Pio XII.a - Txikori belarra
  • Madril Hiribidea 3 - Etxe-txolarrea
  • Antso Jakituna 12 - Belatz-eulia

KOKAPENEN MAPA

Mezenasgoa

Enpresen eta erakundeen laguntzari esker, gure gizarteari eta natura-inguruneari aurrera eginarazten dioten proiektuetan lanean jarraitzeko aukera dugu.

Bere babesa eman diguten erakundeak:

Informazio gehiago