Egoitz Alkorta Miranda

Hernani, 1988

Herpetologia

Espezialitatea
Basozaina eta espezieen jarraipena

Biografia

Ingurumen Zientzietan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) 2010. urtean eta Animalia Biodibertsitatean masterra Bartzelonako Unibertsitatean (UB) 2012. urtean. Leonardo da Vinci bekarekin Austriako Nockberge Parke Nazionalean (2011) eta Global Training bekarekin Australiako CSIRO-n praktikak egin zituen (2014). Ingurumen hezkuntzan lanean ibili ondoren (Oñatiko Natur Eskola eta Artelatz Ingurumen Zerbitzuak), Fraisoro Eskolan “Baso kudeaketa eta Natura ingurunea” goi mailako zikloa ikasi zuen 2018. urtean. Gaur egun basozain moduan dabil lanean Oiartzungo Udalean. 2010ean karrera amaierako praktikak egin zituenetik, modu aktiboan kolaboratu izan du Herpetologia sailak burutu izan dituen proiektu desberdinetan. Gehien bat, anfibio eta narrasti espezieen kontserbazio eta dibulgazio lanetan lagundu du: populazioen jarraipena, laginketak, putzuen sorrera eta egokitzapena, bisita gidatuak, identifikazio ikastaroak etab. Iñaki Sanz-Azkuerekin batera Ziraba Proiektuaren barruan, “Hernaniko eta inguruetako anfibioak eta narrastiak” liburuaren egilea da.