Eguzki Sisteman zehar bisita gidatua aste honetan Ostiral Astronomikoan

Astronomia

Asteartea, 2015eko urriaren 27a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Hasteko, azaroan zehar ikusgai dauden konstelazioak aipatu eta planeta eta sateliteen egoera aztertuko dugu, baita azaroan gertatuko den leonidak izeneko izar euria.

Horretaz gain, Eguzki Sisteman zehar bisita gidatu bat egingo digute astronomoek eta astroargazkilaritzari erreparatuko diogu ere bai.

Anima zaitez ostiral astronomiko honetara! Liluragarriaz gain ekitaldi guztiz irekia eta doakoa da!

IKUSI BIDEOA