EHUko Antropologia Graduko ikasleak praktiketan Bidebietako Etnografia Laborategian

Etnografia

Ostirala, 2022eko urtarrilaren 14a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Praktikaldian ondare materialarekin loturiko hainbat lan burutu dituzte. Aitzitik, denbora gehiena Etnografia Departamentuko zuzendari den Fermin Leizaolaren bilduma etnografikoaren katalogazio eta atontze lanetara bideratu dute. Proiektu honek ondare materialaren kudeaketan zituzten ezagutzak sakontzen lagundu die, baita datu baseen erabilerarekin lehen kontaktu bat izaten ere. Honez gain, zenbait irteera egin dituzte, Etnografia Saileko kideek osaturiko erakusketa desberdinak ezagutzeko asmoz.

Lau hilabete hauetako helburua ikasleei ikasketen alorrerako nahiz jarduera profesionalerako baliagarriak egingo zaizkien erremintak eskaintzea izan da. .

Mila esker zuon ekarpenarengatik!