Elurzuloen isiltasuna

Etnografia

Astelehena, 2023eko apirilaren 17a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 1 minutu

Larunbat honetan zendu da Angel Calvo, 75 urte zituela, etnografia saileko ikertzailea, 1966tik Aranzadiko bazkidea.
Euskal Herriko elurzuloen inguruan garatu zuen bere lana eta bere ikerketa-grina, muinoetan eta gailurrik garaienetan sakabanatuta dauden eraikin horien inguruan. Eraikuntza horietan, gizarte tradizionalek neguko elurrak pilatu eta gorde egiten zituzten garairik beroenetan erabili ahal izateko.
Putzu zirkular handiak, naturaren baliabideak modu iraunkorrean erabiltzen zituzten gizarteez hitz egiten digutenak.
Anjelek bazter guztiak arakatu zituen galdutako herrixketako bizilagunei galdezka, dokumentu-artxiboetan kontsulta eginez, monumentu horiek fotografiatuz, betiere apaltasunez eta isilik lan eginez. Bere ausentziak uzten digun isiltasun hori, baina bere giza alderdiagatik eta eskuzabaltasunagatik beti gogoratuko duguna.