Eneko Iriarte Avilés

Oiartzun, 1975

Geologia

Espezialitatea
Berraikuntza paleoambientala

Biografia

Geologian lizentziatua (2006) eta doktorea (2012) Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Espainiako Sozietate Geologikoko (SGE) Batzordeko kidea 2016 eta 2020 artean, SGEren Geolodia antolatzeko Estatu mailako taldeko kidea 2017tik, SGEko Emakumeen eta Geologiako Batzordearen koordinatzailea 2018tik, SGEren GEODA Dibulgazio Batzordeko presidenteordea 2021etik, eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Geologia Saileko kide aktiboa 2018tik.

Miozeno eta Kuaternario amaierako uretako berreraikuntza paleoanbientaletan espezialista, foraminiferoak eta ostrakodoak erabiliz. Geologiaren dibulgazioko jardueretan parte hartzen du eta haiek antolatzen ditu 2012tik, eta 2018tik Radio Euskadiko La Mecánica del Caracol irrati-saioko kolaboratzailea da.