Entomologia ikastaroa. Artropodoak, Lurra menderatzen duten zomorroak
Ostirala, 2015eko maiatzaren 15a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Kakalardoak, euliak, armiarmak, ehunzangoak, erleak, zimitzak, sorgin-orratzak, tximeletak eta... beste zomorro asko! Inguruan, edonon, ditugun artropodoa dira. Eta zer dakigu haiei buruz? Ezer gutxi. Ikastaro honetan, zomorro horiek identifikatzen ikasiko dugu; haien bizimodua eta garrantzia zein den, eta baita haien arrastoa nola jarraitu behar den ere. Gainera, askotariko gaiak landuko ditugu, honako hauek, besteak beste:
Amaitzeko, dasta oneko gourmet platerez osatutako lunch bat. Osagai nagusia: intsektuak! Eta inork ez dezala ahaztu etxean hainbestetan ageri den edo jakin-min handia eragiten dion zomorro hori! (ahal izanez gero, bizirik). Bai, lagun arteko giroa egongo da, baina horrek ez du esan nahi zorroztasun zientifikoa galduko dugunik.
Entomologia ikastaroa.PDF
Argazkia: Manuel Diaz
- 10 hanka luze baino gehiago ditu, eta paretan azkar mugitzen da. Zer da? Eta zer demontre egiten du gure etxeko atarian
- Balantzaren alde batean planetako gizaki guztiak jartzen baditugu eta bestean inurri guztiak, zer gertatuko litzateke
- Marigorringo honek zergatik “jaurtitzen” dit jariakin horixka bat
- Tximeletak ala armiarmak. Zein ditut nahiago nire baratzean?
- Har bat sagar baten barruan. Berri txarra?
- CSIko ikertzaileek flipatu egiten dute?
- Zomorroak ikertzea zer da erokeria, "frikada”, betebeharra ala iragarmena?
- Zer gertatuko litzateke artropodo gabeko mundu batean?