Erakusketa: Euskal Itsasertzeko 20 naufragio

Arkeologia

Asteazkena, 2017eko urtarrilaren 25a — CEST

Irakurketa: 2 minutu


Ana Mª Benito Dominguez, Javier Mazpule Corral, Ignacio Mazpule, Beatriz Miguel eta Enrique Mazpuleren laguntzarekin.


1976 eta 2016 artean hondoratutako ontzietara hurbiltzen du bisitaria erakusketak. Zergatik hondoratu ziren? Nork egin zituen salbamenduak? Nola berreskuratu ziren hondarrak?


Argazkiek eta panelek hainbat gertaera gogorarazten dituzte, hala nola, Buchenhain zamaontzi alemana, 1976an Zurriolan zenbait hilabetez hondoa jota egon zena; edo Urdaneta goleta ederra, itsaoak Kontxako hondartzara jaurti zuena, 2009an.


Jaizkibeleko labar malkarrean amaitu zen bi merkataritza-ontziren bidea: Guistav Trader, 1979an, eta Mareike-B, 1984an.


Hondarribiko uretan galdu ziren hainbat arrantza-ontzi; hala nola, Nuevo Juanjo, Madre de Lourdes eta Stella Orientis.


Biarritzen hondartu zen Frans Hals ontzi ukraniarra, 1996an. Angeluko hondartzetan jo zuten behea Capetan Tzannis eta Luno merkataritza-ontziek.


Itsasontzi beteranoena, 1928an eraiki zen Consulado de Bilbao, Nerbioko Itsasadarrean hondoratu zen 1983.


Naufragio horietako batzuk ikuskizun triste baina erakargarriak dira gertaera begiratzera hurbiltzen diren biztanleentzat. Horrela, gertatu zen Maro izenekoaren ezbeharrarekin, 2008an, Hondarribian. Aretoan itsas pieza batzuk eta naufragioetatik erreskatatutako hondar txikiak ikus ditzakegu