Erandioko Udalak eta Aranzadik “1969. Sendatu gabeko zauria / Una herida abierta” liburua aurkeztu dute
Ostirala, 2021eko abenduaren 10a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
“1969. Erandio. Sendatu gabeko zauria / Una herida abierta” liburua aurkeztu da gaur goizean Erandioko udalan. Aitziber Oliban Erandioko alkatearekin eta Javier Buces SC Aranzadiko historialariarekin batera, biktimen senideek parte hartu dute aurkezpen honetan.
Lan honetan, adinekoentzako memoria bizia eta gaztetxoentzako beharrezko aurkikuntza den gizarte-mugimenduaren papera ezagutarazten da.
2019an, Josu Murueta eta Anton Fernandezen erailketen 50. urteurrenaren harira, Erandioko Udalak ikerketa-beka bat sortu zuen "Gasaren Mugimendua" izenez ezagutzen diren 1969ko auzo-mobilizazioetan gertatutako historiaren zati hori ikusarazteko. Aranzadi Zientzia Elkarteko Javier Buces Historia Garaikidean eta Memoria Historikoan doktoreak egindako ikerketa.
Ikerketaren bi urteetan, idatzizko dokumentazioa eta ahozko testigantzak bildu dira, biktimekin eta lekukoekin hainbat bilera egin eta artxiboak kontsultatu ondoren.
Azpimarratu behar da lan hori Gogora Institutuak, Eusko Jaurlaritzako Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, ikerketa egiteko emandako dirulaguntza bati esker egin ahal izan dela.