Erepublikar soldadu baten gorpuzkiak berreskuratu ditu Larrabetzuk

Antropologia

Astelehena, 2016eko urtarrilaren 4a — CEST

Irakurketa: 2 minutu



Ikerketen arabera Bilbaoko ofentsiba frankista babesten ari zen errepublikar soldadu bat zela dirudi.


Enterramentuaren aurkikuntza abuztuan izan zen Aranzadiko adituek prospekzio orokor bat egiten ari ziren bitartean. Gorpuzkien ateratze lanak Aranzadiko teknikoen talde batek egin zuen, Paco Etxeberriaren zuzendaritzapean eta Karraderan Elkarte lokalaren laguntzarekin.


Bertan egon ziren Monika Hernando Giza Ezkubide eta Biktimen Zuzendaria eta Iñigo Gaztelu, Larrabetzuko alkatea.


Gerra Zibileko 80 hobi 2020 urte arte


Eusko Jaurlaritzak urteko azken astean Aranzadirekin egingo duen plan bat aurkeztu zuen. Plan honek Gerra Zibila garaiko desagertuak identifikatzeko hobien ikerketa eta lokalizazioa du helburu. Plan honen arabera 2020.urterako EAEn lokalizatuak dauden 80 hobien ikerketa egingo da. Hala ere, aurreratu zuten aurkezpenan hobi gehiago atera daitezkela deialdi honen ondorio bezala.


2003.urtetik Eusko Jaurlaritzak plan bat egin zuen eta ordutik 1500 familiarren eskaera erantzun dira, estatu mailako ministeritza ezberdinen 175 artxibo eta erregistro ezberdinetan egin izan dute lan. Horretaz gain, 500 familiarren testigantzen grabazioak egin dira.


Monika Hernando Giza Ezkubide eta Biktimen Zuzendaria eta Paco Etxeberria, Aranzadiko Presidentea. EFE / IÑAKI ANDRÉS