Etnografia ikastaroa euskal Pirinioetan
Asteazkena, 2018eko maiatzaren 9a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Ikastaro hau Antropologia Kulturala eta Etnografiaren alorreko jakintzak praktikoki ezagutu eta lantzeko interesa duen orori zuzenduta dago. Ohiko usadioetara eta bizitza tradizionalera hurbilduko gara Pirinioetako bihotzean dagoen Luzaide/ Valcarlos herrian, Nafarroan. Bertako Udalak erakusketa bat prestatu nahi du herrian, eta hori gorpuzteko egonaldi hau planteatu da, denon laguntzarekin etnografiaren alorreko ekarpenak egiteko. Bailaran zehar materialak bilatuko dira eta haiek ezagutu, jaso, katalogatu eta dokumentatuko ditugu. Ikastaroan alde praktikoa egoteaz gain ondorengo hitzaldi eta txangoekin osatuko da.