Etnografiako hitzaldiak San Telmon
Asteazkena, 2015eko irailaren 30a — CEST
Irakurketa: 1 minutu
Alde batetik ardia mozteko artaziei buruz hitz egingo dugu. Fermin Leizaolak, San Telmo museoak antolatzen duen "Hileko obra" zikloaren barruan, ardia mozteko artaziei buruz hitz egingo du.
Hitzordua urriaren 4an izango da, igandea 12:00etan San Telmo Museoko ekitaldi aretoan.
Beste alde abtetik, Jauzarreak (Euskal kulturaren azterketa eta zabalkunderako funtsa) antolatzen duen Oreina urkia kanata programaren barnean Miren Egañak hitzaldi bat aurkeztuko du. Hitzaldia Euskal kartografoen eskola du izena, eta urriaren 7an izango da 19:00etan San Telmo Museoko ekitaldi aretoan. Euskaraz izango da hitzaldi hau gaztelerara aldibereko itzulpenarekin.
Sarrera librea da bi hitzaldientzako.