
Fermin Leizaola Calvo

Donostia, 1943
Espezialitatea
Ondare eta kultura materiala
Biografia
Etnografia Saileko zuzendaria eta ondare materialean aditua. Eusko Ikaskuntzako eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea. 1964etik, garaien, disko-formako hilarrien, herri-arkitekturaren, kultura materialaren eta abarren inguruko ikerketak egin ditu. Euskalerriko Artzaiak, Cultura pastoril y Cultura agrícola, Notas sobre pastoreo en Gorbea eta Gipuzkoako Artzaiak bezalako lanen autorea da. Ondarea euskal gizartean zabaltzeko zenbait proiektu koordinatu ditu. 2009an, Gipuzkoako Foru Aldundiak I. Ondare Saria eman zion, ondarearen ikerketan egindako lanagatik. 2017an Manuel Lekuona saria jaso zuen eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerario izendatu zuten.
Trayectoria
- 1958
Aranzadin sartzea. - 1975
Jose Migel Barandiaran Ikerketa Bekaren irabazlea. - 1982-1995
Euskal Kulturako irakaslea Donostiako Seminario Diozesiarreko Magisteritza Eskolan. - 1983-1990
Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoaren koordinatzailea. - 1985
Euskal espedizioa Labradorera. - 1989-2004
Zaharkinak proiektuko koordinatzailea. - 2009
Ondare Saria. - 2017
Manuel Lekuona Saria.