Gazteluko (Donamaria) Legarrea leizean lau adingabeen gorpuzkinak aurkitu dira

Antropologia

Astelehena, 2016eko irailaren 12a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Ikerketaren lehenengo zatian Satorra Espeleologia Taldeak inguruak garbitu eta txukundu zituen, ondoren Aranzadiko arkeologo eta antropologoek leizearen sedimentua induskatu eta gorpuzkian aurkitzearren.

Momentuz lau adingaberen aztarnak aurkitu dituzte, baina helburua ama eta sei seme-alabak aurkitzea da. Laster berriro leize horretara joateko asmoa dute, aztarna gehiago aurkituko dituztela uste baitute.

Ikerketa lana Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Nafarroako Foru Gobernuako Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako sailen arteko deshobiratze akordioaren baitan kokatzen da.