Geofisikan eta Arkeologian doktoretza tesi berria

Arkeologia

Osteguna, 2017eko martxoaren 30a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Lan hau, Aranzadi Zientzia Elkarteko proposamen bat izan da eta EHUko aurredoktoretza beka batekin finantzatu da. Guzti hori, bi entitateen hitzarmenpean egin ahal da.

Arantza Aranburu doktorea tesiaren zuzendaria izan da. Aranburu, Aranzadik EHUrekin kudeatzen duen Leioako Geo Q Zentroaren koordinatzaileetako bat da, ingurune aldaketa eta kuaternarioan dauden giza arrastoak aztertzen dituelarik.

Epaimahaiaren buruan Iñaki Antigüedad, Carlos Olaetxea eta Eneko Iriarte doktoreak egon ziren. Tesi hau Euskadiko geofisika ikasketen aitzindaria izan da eta Arkeologia historikoko saileko ikerketetan kokatzen da. Nahiz eta tartean beste aztarnategi batzuk ikertu diren, Auritz-Aurizberriko aztarnategia erabili da ikerketaren ardatz gisa, Pirineotako erromatar galtzaden interpretazioaren testuinguruan.

Tesi osoa euskaraz burutu da, hizkuntza normalizaziorako apustu eginez honela. Hori gutxi balitz, Aranzadiko bazkideen babesa garrantzizkoa izan da tesi hau aurrera eramateko.

Ekhine Garciak gehienezko kalifikazio lortu du.

ZORIONAK!

.