Aranzadik Gerra Zibilari buruzko auzolandegia antolatu du gazteei zuzendua Asteasu, Aduna eta Zizurkilen
Ostirala, 2015eko ekainaren 5a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
18-30 urte bitarteko gazteei bideratutako auzolandegia da; gazteak auzolanaren dinamikara hurbiltzea eta Euskal Herriko oroimen historikoa berreskuratzea helburu dituelako. Horrez gain, euskara hutsean izango dela aipatu beharra dago. Uztailaren 6tik 18ra bitartean egingo da Asteasun, Adunan eta Zizurkilen (Gipuzkoa). Lehenengo erresistentziaren gune izan ziren hain zuzen ere Tolosaldeko hiru herri horietako gatazka guneak Gerra Zibilean.
Auzolandegian zehar, bisitak eta hitzaldiak izango dituzte parte hartzaileek. Bai bisitak eta baita hitzaldiak ere, Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek eta beste elkarte edota erakundeetako adituek emango dituzte.
Matrikula
Auzolandegian izena emateko epea zabalik dago eta ekainaren 30ean bukatuko da. Auzolandegiak 150€ balio du eta prezio horren barnean sartzen dira ostatua, ikastaroaren barneko garraioa eta janaria. Matrikula egin nahi duenak hbravo@aranzadi.eus helbidera e-mail bat bidali ondorengo datuekin:
- Izena
- Bi abizenak
- Jaiotze data
- Helbidea
- Herria
- Telefonoa
- NAN zenbakia
- Seguritate Sozialaren zenbakia
Horrez gain, 150€-ak kontu korronte zenbaki honetan sartu mesedez: ES39 2095 5206 05 1060040820. Diru-sarrera egiterako garaian, zuen izena jarri eta Asteasu-Aduna-Zizurkil Auzolandegia.
Auzolandegia