Gerra Zibileko biktima izan diren Azpeitiarrei omenaldia egingo zaie

Antropologia / Gerra Zibila

Ostirala, 2016eko martxoaren 18a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Datorren larunbatean, hilaren 19an, Azpeitiko Udalak eta Aranzadik 36ko gerra eta frankismo artean Azpeitian izandako biktimak jaso dituen bi liburuen aurkezpena eta omenaldia egingo da. Liburuen izena: Giza Eskudibeen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen errepresio garaian da eta ekitaldia Sanagustin kulturgunean izango da eguerdiko 12:00etan.

Etxez etxe banatu dituzte gonbidapenak, irekia baita ekitaldia. Bertan liburuak hartzeko aukera izango dute herritarrek doan. 1.000 ale daude, eta gastatu bitartean banatuko ditu udalak.