Gipuzkoako arkeologiaren ikerketan funtsezkoa izan den Jaime Rodriguez Salís zendu da

Arkeologia

Osteguna, 2021eko otsailaren 11a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Jaime Rodriguez Solísek, gipuzkoako arkeologiaren garapenean lan handia egin du. 1982. urtean Aranzadi Zientzia Elkarteko Arkeologia saila berak sortu zuen. Horrez gain, Elkarteko lehendakariordea izan zen 1980. urtetik 1984. urtearte eta Zuzendaritza batzarreko kide izan zen 1970. urtetik 1975. urtera eta 1979. urtean ere bai.

1969 eta 1970 urteetan Santa María del Juncal ikerketak zuzendu zituen. Beloagako gaztelua induskatu zuen 1983 eta 1984 urteetan zehar. Irungo Santa Elena aztarnategia aurkitu zuen, indusketa 1971.urtean izan zelarik.