Giza Eskubideak babesten dituzten herrialde ezberdineko emakumeen bisita ofiziala jaso du antropologia sailak
Asteartea, 2024eko uztailaren 2a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 1 minutu
HEGOA Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuak bisita ofiziala antolatu du Aranzadiren egoitzara.
Bisita honetan, Lourdes Herrasti Antropologiako zuzendari eta Aranzadiko presidenteordeak hitzaldia eskaini dio Guatemala, Honduras, Sahara, Panamá eta Brasileko emakume talde bati. Emakume talde honek memoria historikoari eta Giza eskubideen alde egiten dute lan euren herrialdeetan.