Gure Basoak liburua eskuragarri webgunean

Botanika / Botanika, Dibulgazioa

Astelehena, 2023eko maiatzaren 22a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 1 minutu

Joan dira ia hiru urte Aranzadiko Botanika sailak "Gure basoak" liburua argitaratu zuela. Harrezkero, agortu dira 2.000 ale, bi ediziotan; eta, orain, biodibertsitatearen nazioarteko egunean gizarte osoarentzako eskura jarriko dugu liburua formatu digitalean.

Bertan aurkituko ditu irakurleak gipuzkoako baso-formazio ohikoenak, eta baita bertako espezie adierazgarrienak ere. Horretarako, Raúl Domínguez Pazoren ilustrazioak izango dira lagungarri eta naturzaleak gozatu ahalko du naturaz bezainbat marrazkiez.

Natur ondarearen kultur transmisioaren etena nolabait moteldu eta kasurik onenean itzularazi nahi da liburu honekin. Naturzaleei gogoa piztu nahi zaie gertuko altxorrak ezagutu ditzaten eta mendira irten ditezen ingurua ezagutzera.

Liburu osoa, beraz, Gure basoak webgunean izango da eskuragarri.

Basoan ikusiko dugu elkar!