Gure lurraldeko landareak ezagutzeko Altxorraren bila Arriaran auzoan, Beasainen

Botanika

Ostirala, 2015eko ekainaren 26a — CEST

Irakurketa: 1 minutu


Uda hasi berri dugun honetan, eguraldi onak hamaika parada eskaintzen dizkigu, eta larunbat honetarako aukera bikaina duzue Arriaran Auzoan (Beasain). Bertara gerturatzen diren umeek, gure lurraldeko landareak ezagutzeko aukera izango dute altxorraren bila jokuaren bidez.


Arratsaldeko 16:00tan elkartuko gara Arriarango frontoian eta euskaraz burutuko den jokuak 2 ordu iraungo ditu.