Uliako hezeguneak ezagutzeko bisitak Hezeguneen Munduko Egunean
Asteazkena, 2024eko urtarrilaren 31a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 1 minutu
Datorren otsailaren 2an Hezeguneen Munduko Eguna ospatuko da, ekosistema horiek ezagutarazteko eta balioesteko eguna. Ulia mendian urmaelen eta hezegune txikien sare garrantzitsua dago, eta, horregatik, Cristina Enea Fundazioak, Donostiako Udalarekin eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin lankidetzan, bisita bat antolatu du otsailaren 3an inguru horretara.
Uliako Interpretazio Zentroan azalpen batzuk jaso ondoren, ikerketa eta kudeaketa ekintzak egingo dira putzu sareko bi hezegunetan.
Irteera larunbatean, hilak 3, izango da Uliako Interpretazio Zentrotik goizeko 10etan eta azalpena euskaraz izango da. Izen-ematea zabalik hemen.